Gure desmartxa
  -    -  Gure desmartxa

Herriko Ogia, zirkuito-laburreko tokiko sail kolektiboa da

Sailaren sortzea

Gure saila Euskal Herri barnekaldean sortu da 2009an, bi eiherazain independenteren eta Euskal Herriko laborari talde baten arteko elkarlanari esker, ogia egiteko garia berriz sarrarazteko Euskal Herrian.
Eiherazainek beren hornidurak dibertsifikatu nahi dituzte eta beren eskaintza aberasteko borondatea dute, lurraldean eta zirkuitu laburrean ekoitzitako irin batekin.

Halaber, hamar bat laborari ur-baliabidearen mugaz eta artoaren monolaborantzak sortzen duen lurren pobretzeaz jabetzen dira. Beren alorrak dibertsifikatu nahi dituzte, beren etxaldeen iraunkortasuna segurtatzeko.

Azkenik, okinek tokiko irina lantzeko eta kontsumitzaileen beharreri erantzunen duen kalitatezko eta tokiko tradiziozko ogia proposatzeko borondatea adierazten dute.

Horrela, sailako hiru mailak ber erronken inguruan elkartzen dira, duela 40 bat urte Euskal Herrian gelditu den gariaren ekoizpena berriz abiarazteko.

Herriko Ogia zenbakitan :

400
tona gari, Euskal Herrian ekoiztuak
1
Frantses tradiziozko irina

Euskal Herrian egin gariarekin, gehigarririk eta kontserbagarririk gabe

50
okin-ofiziale

tokiko garia eta irinari balio emaiten dutena Herriko bageta ekoiztuz. Beste ekoizpen batzu Herriko irinarekin eginak dira: euskal bixkotxa, bixkotxak (Okina), tokiko garagarnoa (Brasserie du Pays Basque)

Historia

2009 – Lehen gari ekoizpen entseguak
2 laborari – 4 ha – 5,5 t bilduak

2013 – Elkartearen sortzea eta Herriko ogiaren merkaturatzea
7 laborari – 40 ha – ogia egiteko 60 t irin

2017 – 11 laborari – 45 ha – ogia egiteko 250 t irin

2019 – 14 laborari – 70 ha – ogia egiteko 400 t irin

2021 – 15 laborari – 90 ha – ogia egiteko 500 t irin

2023 – 15 laborari – 90 ha – ogia egiteko 320 t irin

2025 – 16 laborari – 98 ha – ogia egiteko 374 t irin

Gure engaiamenduak

Artoaren monolaborantza den lurralde honetan, garia beren alorretako errotazioan sartzera bultzatzen ditugu laborariak, lurren kalitatea begiratzeko. Gainera, garia neguan lantzen da, ez da ureztatu behar. Landareak behar duen ura eskuragarri den memento berean atxemaiten baitu, nasaiki. Horrek abantaila handia emaiten dio, ingurumenari begira.

Tokiko ekoizpeneri balio erantsia sortu eta, horrela, ordainsari xuxena segurtatu laborari, eiherazain eta okineri.

Ekoiztetik kontsumitzera, urrats guziak Ipar Euskal Herrian iragan dira. Gariaren ekoizpen baldintzek eta bere garraioak alor honek ingurumenean duen eragina arintzen laguntzen dute.

Ekoizpen urrats guzietan, eragile guziak sailak finkatu duen baldintza bildumaren errespetatzea engaiatzen dira. Gari landa bakoitza aztertua da, garia Herrikoren baitan erabilia izan aitzin.

Baldintzen bildumak

Gure engaiamenduak errespatzen ditugula erakusteko, egitura ziurtatzaile independente batek kanpoko kontrolak egiten ditu laborari, eiherazain eta okinen etxeetan.
Gure engaiamenduak errespatzen ditugula erakusteko, egitura ziurtatzaile independente batek kanpoko kontrolak egiten ditu laborari, eiherazain eta okinen etxeetan.