Eragileak
  -    -  Eragileak

Herriko Ogia saila elkarte gisa muntatua da eta laborari, eiherazain eta okinen arteko gobernantza partekatuari esker, sortu balioaren banatzea kausitzen da.

Beren ofizioa maite duten laborariak

Sailan engaiatuak diren pertsonen artean laborariek leku garrantzitsua dute. Barnekaldeko hamabost bat laborariekin lan egiten dugu eskuz esku. Gizon emazte hoiek sailaren baitan hautatu gari motak kartsuki lantzen dituzte.

Sailak laborantza-ingeniari baten laguntza eta jarraipen teknikoa segurtatzen dio kide bakotxari, hauen sustengatzeko eta ingurumenari kasu egiten dion laborantza iraunkorraren modeloa bermatzeko.

Eiherazain
engaiatuak

Euskal Herriko bi eiherazain independente Herriko Ogia sailaren engaiatuak ziren: Uztartitzeko Arki/Larroulet eta Mauleko Etché – Moulins de Soule. Arki/Larroulet eiheraren hestearen ondotik, eiherazain bakar batek du Herriko irina ekoizten. Belaunaldi zonbaitzuen irintze tradizionala segurtatzen du, balio-nutrizionala errespetatzen duena, gariaren bitamina neurriak eta neurri-mineralak kontserbatzen dituena, gehigarririk eta kontserbagarririk gabe.

Egiten dakitenari esker, hautatu dituzten gari moteri esker emaitza oneko irin naturala ekoizten du, egiazkotasuna bilatzen duten ofizialeek erabiliko dutena.

Gure eiherazainen ezagutza egizu:

Kalitateaz axolatzen diren
okinak

Iparralde osoan kokatuak diren hirurogoi bat okinek Herriko irina erabiltzen dute.

Egiten dakitena tokiko eta kalitateko lehengai baten zerbitzura emaiten dute eta elikadura lurraldean bertokiratzen laguntzen dute.

Beste enpresa batzuk Herriko irina erabiltzen dute bixkotxak, pizzak, matahamiak, taloak eta garagarnoa egiteko: Okina bixkotx egileak, Euskal Herriko garagarnotegiak eta jatetxe batzuek.