Herriko haragiaren asteak, 2024ko abenduaren 2tik 7ra, proposatzen dizu Herriko haragia ezagutaraztea!

Arratsero, Herriko Haragia jastatzeko aukera ukanen duzue, jatetxe batean. Sukaldari bakoitzak bere manerara kozinatuko du, haragia itxura desberdinetan ezagutzeko parada izanen da

Beraz, hauta ezazu zure jatetxea azpiko egitarauan.

Eta jantegi kolektiboetan ere (eskolan, EHPAD, etab.) tokikoa jatea jokatzen denez, eguerdiro, ikasle edo beste jantegi kolektiboen erabiltzaileek ere Herriko Haragia jastatzeko parada ukanen dute.

Beraz, zatoz jatetxera Herriko Haragia jastatzera! Herriko Haragia, jasta eta goza!