Herriko Haragia
jatorriz Euskal Herriko
behi eta aratxe haragiaren
sail kolektiboa da !
Herriko Haragiak lurraldeko hazle eta enpresak biltzen dituen enpresa da. Lurraldearen alde engaiatuak diren gizon eta emazteak, gure hazleen produkzioa baloratzeko eta Iparraldean hazi eta JAOrik gabe gizentarazi kabalen haragia hornitzeko.
Herriko haragia erostea :
– kabalak Iparraldean sortu eta haziak direla segur izaitea da
– tokiko hazle et enpresak sustengatzea da
– tokiko dinamika batean parte hartzea da
Sailaren sortzea
Herriko Haragia saila 2013an sortua izan zen, Euskal Herriko behi haragi sailaren ikerketa sakon baten ondotik.
Behi hazkuntzak badu nahiko lekua pentze anitz dituen mendiko lurralde honetan. Horrela, Iparraldeko etxalde erdiek behi hazkuntza bat badute. Alta, nahiz eta hemen jaten den haragia kanpotik jiten den (gure axoa errezeta famatua inportatu aratxekiarekin egina da gehienetan !), hemengo kabala gehienak aldiz lurraldetik kanpo gizentaraziak dira.
Bestalde, behi hazkuntzak hazleak gutti ordaintzen ditu. Horrek ez ditu gizentaraztera motibatzen.
Alta, kontsumitzaile eta profesionalek tokikoa jan nahi dute gero eta gehiago, izan harategi, kantina, eta jatetxeetan.
Orduan, Herriko Haragia sortu da eta behi haragi sailako hazle eta transformatzaileak bildu ditu, lehen aldiko, bertokiratze helburu bakar baten inguruan : tokiko haragia jateko parada eman kontsumitzaileeri eta beren lanetik hobeki bizitzeko ahala eman hazleeri !
Herriko Haragia sailan engaiatuak dira :
hazle
Euskal Herriko 100 herri
banatzaile
Gure engaiamenduak
Bertokiratu
Euskal Herrikoa den behi haragia segurtatu tokiko kontsumitzaile eta banatzaileeri
Baloratu
Euskal Herriko haragitako behi hazleen produkzioa hobeki balioztatu, ordainsari hobeago bati esker
Zaindu
Gure paisaiak eta baserrialdeko sare dinamikoa begiratu, behi hazkuntzari esker
Sustengatu
Iparraldeko ekonomia bizkortu, tokiko enpresekin lan eginez
Baldintzen bilduma
1
Euskal Herriko jatorria segurtatua
Euskal Herrian sortu eta hazi abereak
2
Janaria
JAO-rik gabe gizenduak
3
Haragiaren kalitateak segurtatuak
Haragitako behi arrazak (edo haragitako/esnedun arraza gurutzamena aratxeentzat) ; pizu, adin, gizen, giharre bezalako hainbat kriterio
4
Kabalen garraioa denboran mugatua
Euskal Herriko 3 hiltegietan hilak
Gure engaiamenduak errespatzen ditugula erakusteko, hainbat kontrola mota egiten ditugu :
1 – Barne-kontrolak kabalen jatorria, kalitatea eta hazleeri ordaindua den prezioa egiaztatzeko
2 – Kanpoko kontrolak, kanpoko egitura independente batek segurtatzen duena. Urtero, hainbat hiltegi, banatzaile eta hazle kontrolatuak dira. Horrela dizugu segurtatzen erosten duzun Herriko Haragia baldintzen bildumaren errespetuan ekoiztua izan dela.