Herriko Garagarnoa,
lekuko osagaiekin ekoiztu garagarnoak, kolektiboan eragile guziek antolatua.
Sailaren sorrera
Gure saila Euskal Herri barnekaldean sortu da 2025ean, maltatzaile gazte, garagarnoegile eta laborari talde baten arteko elkarlanari esker. Herriko Ogiaren kusia izanik, Euskal Herrian ogiaz bestalde beste zereala bat sarraraztea dugu helburu : garagarra. Garagarnoegileek tokiko lehengaiekin aritzeko gogoa dute, heien eskaintza aberastuz, lurraldean erein, bildu, maltatu garagarrarekin.
Saileko laborariak, ur-baliabidearen mugaz eta artoaren monolaborantzak sortzen duen lurren pobretzeaz jabetzen dira. Beren alorretan kultura aldizkatzeak oraino gehiago dibertsifikatu nahi dituzte, beren etxaldeen iraunkortasuna segurtatzeko.
Garagarnoaren ekoizpenean erabili ahal izaiteko, garagarra malta bihurtu behar da lehenik. Horretarako, garagar bihia hozitu behar da. Horri esker, entzimak askatuko dira, garagarnoa egitean bihiaren azukreak aterako dituztenak. Ondotik, garagar bihia sukatu behar da, kontserbatu ahal izateko eta bere usain eta gustuak emaiteko. Transformazio horren ondoren da garagarra malta bihurtzen,, eta garagarnotegiek beren garagarnoak sortzeko erabiltzen ahalko dute.
Azkenik, garagarnogileek tokiko malta lantzeko eta kontsumitzaileen beharreri erantzunen duen kalitatezko eta tokiko garagarnoa proposatzeko borondatea adierazten dute. Gaur egun, maltaren gehiengoa Frantzia iparraldetik, Belgikatik, Alemaniak eta Erresuma Batutik dator.
Horrela, sailako hiru mailak ber erronken inguruan elkartzen dira, Iparraldean ekoizpen berri baten garatzeko.
Historia
2013 – 2017 – Lehen entseguak
Laborari 1 – 1 edo 2 ha
Kalitate arazoak
2018 – 2021 – Barietate entseguak – 1 ha
2022 – Kalitatezko lehen malta – 0,5 ha – 800 kg
2024 – Lehen maltatzea Iparraldean!
2 laborari – 6 hektara – 8t salduak
2025 – Herriko Garagarnoa elkartearen eta markaren sorrera
4 laborari – 18 hektara – 30t salduak
2025-ean Herriko Garagarnoan badira :
hektara garagar ereinak
tona kalitatezko garagar bildua
malta ezberdin : Pils, Pale eta Munich
garagarnotegi partaide
Nos engagements

Lurraldeko laborantza dibertsifikatu eta baliabideak babestu
Artoaren monolaborantza nagusi den lurralde honetan, garagarra beren alorretako errotazioan sartzera bultzatzen ditugu laborariak, lurren kalitatea babesteko. Garia bezala, garagarra neguan lantzen da, ez da ureztatu behar. Landareak behar duen ura eskuragarri den memento berean atxemaiten baitu, nasaiki. Horrek abantaila handia emaiten dio, ingurumenari begira. Gainera, garagarra ekainean biltzen da eta ondotik beste alor edo estalki bat erein daiteke lurra babesteko eta ontzeko.

Eragile guzieri ordainsari xuxena bermatu
Tokiko ekoizpeneri balio erantsia sortu eta, horrela, ordainsari xuxena segurtatu laborari, maltatzaile eta garagarnoegileeri.

Janariaren bertokiratzea bermatu garapen iraunkorrari begira
Herriko garagarnoaren garraioa ttipitua da, ingurumenean duen eragina menperatua da, Euskal Herrian landua, transformatua eta kontsumitua baita. Garagarra laborariek ztokatzen dute eta maltategira ekartzen, handik garagarnotegietara ekarria izan arte.

Ingurumena errespetatzen duen laborantza eta kalitatezko ekoizpen bat
Ekoizpen urrats guzietan, eragile guziak sailak finkatu duen baldintza bildumaren errespetatzera engaiatzen dira. Garagar landa bakoitza aztertua da Herrikoren baitan erabilia izan aitzin.
Baldintza agiriak
