Herriko Garagarnoa saila elkarte moduan eratzen da, zeinaren gobernantza laborari, maltzaile eta garagarnogileen artean partekatzen den.
Beren ofizioa maite duten laborariak
Sailan engaiatuak diren pertsonen artean laborariek leku garrantzitsua dute. Saila sortzeko, barietate ezberdinak entseatzen denbora ainitz pasa dute Iparraldean egokiak zirenak atxemaiteko. Garagarra ztokatzen ikasi dute ere, bildu eta maltatu artean 2,5 hilabetez atxiki behar baitute garagarra.
Sailak laborantza-ingeniari baten laguntza du eta jarraipen teknikoa segurtatzen dio laborari bakotxari, hauen sustengatzeko eta ingurumenari kasu egiten dion laborantza iraunkorraren modeloa bermatzeko.
Maltategi berri bat
Euskal Herriko lehen maltategia sailean engaiatua da hastapenetik. Bere lurretan garagar barietate entseguak egin izan dira ere ! Maltatze sistema tradizionala erabiltzen du, garagarra lurrean hoziaraziz, egurrarekin ibiltzen den labe batean sukaraziz eta 3 malta mota klasiko ekoizten ditu : Pils, Pale eta Munich.
Egiten dakienari esker, Iparraldeko garagarrak kalitate oneko malta bilakarazten ditu, garagarnogileek xekatzen dituztenen gisakoak.
Gure maltategiaren ezagutza egizu : Garagarberoa Maltategia (Donamartiri)
Kalitateaz axolatzen diren garagarnogileak
Iparralde osoan kokatuak diren hamar garagarnotegik Herriko malta erabiltzen dute.
Heien lekuko mozkinen atxikimenduari esker, kalitatezko lanari eta irudimenari esker elikadura lurraldean bertokiratzen laguntzen dute.
