
Saila
Euskal Herriko laborariek, maltatzaileek eta garagarnogileek kalitatezko garagarnoa proposatzen dizute, hazitik basoraino Iparraldean ekoizten dena.
Gure historiaz, engaiamenduetaz eta baldintzen bildumaz gehiago jakin ezazu.
Garagarnoa
Garagarra ereitetik hasi, maltategitik pasa eta garagarnotegietara, urrats asko eman behar dira kalitatezko produktu batera iristeko.
Garagarno egile batzuk beren dohaina sailaren esku ezartzen dute HERRIKO Garagarnoa egiteko. Garagarno hauek mota guzietakoak izan daitezke garagarnogileen irudimena ez mugatzeko eta kontsumitzaileen plazerrak asetzeko.
Garagarno hauek amankomunean dute malta klasikoen 100 % Iparraldean egina izaitea. Garagarra baldintza kaiera zehatz baten baitan ekoiztua da. Hemen ikus ezazu Herriko maltarekin egin Herriko Garagarnoak non dastatzen ahal dituzun.
